BERRIA eta Nafarroa Oinez eskuz esku elkarlanean arituko dira

Euskarazko egunkari nazionalak eta Nafarroako ikastolen aldeko festaren ordezkariek elkarlanerako hitzarmena sinatu dute.

BERRIAko eta Nafarroa Oinez-eko ordezkariak, akordioa sinatzen. IÑIGO URIZ / FOKU
BERRIAko eta Nafarroa Oinez-eko ordezkariak, akordioa sinatzen. IÑIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2026ko urriaren 9a
10:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gainean da urriaren 18a; urtero legez, urriko hirugarren igandean egingo dute Nafarroako ikastolen aldeko festa: Nafarroa Oinez. Aurten, Vianako Erentzun ikastolak eta Zizur Txikiko San Fermin ikastolak «elkarrekin eta elkarlanean» antolatu dute, Zizur Nagusiaren eta Galarren artean. BERRIAk ere ekarpena egin asmo du, eta, horretarako, elkarlanerako akordioa izenpetu dute euskarazko egunkari nazionalak eta Nafarroa Oinez-ek.

BERRIAko marketin arduradun Ainara Lasak azaldu duenez, «aliantza» bat da, «euskarak eta hezkuntzak Nafarroan elkarrekin eragiteko», eta, bidenabar, BERRIAk hezkuntzan egiten duen ekarpena ere goraipatu du: «Berria Ikasgela eta Mantangorri erreminta baliagarriak dira haurrentzat, familientzat eta hezitzaileentzat».

Nafarroako ikastolen aldeko festari begira, Lasak azaldu du BERRIAk larunbatean eta igandean bertan eskainiko dituela jarduerak: jai egun handiaren bezperan, Zizur Nagusiko erdigunean, goizean, Mantangorri tailerra egongo da, eta, arratsaldean, Asier Kidam magoaren ikuskizuna. Horretaz gainera, igandean, BERRIA gunea egongo da, eta magia saioa eta zozketak egingo dituzte.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA