BERRIAk eta Eusko Ikaskuntzak elkarlan akordio bat sinatu dute

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak sinatu dute lankidetza akordioa

2023-10-25, Andoian. Eusko Ikaskuntzaren eta Berriaren arteko elkarlana sustatzeko akordioa sinatu dute Ana Urkizak e...
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzak erakundeko lehendakaria eta Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria, akordioa sinatzeko egunean. MAIALEN ANDRES
Berria
Andoain
2023ko urriaren 31
08:00
Entzun

Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakariak eta Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatu zuten urriaren 25ean, Martin Ugalde parkean (Andoain). Elkarlanak lau urte iraungo du, eta luzatzeko aukera izango da. Eusko Ikaskuntzaren jardueren eta proiektuen berri sakon eman ahal izango du BERRIAk, eta sakoneko elkarrizketak eta iritzi artikuluak koordinatuko dituzte garaian garaiko proiektuen berri zabaltzeko.

Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria eta Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, urriaren 25ean, lakidetza hitzarmena sinatzeko egunean.

«Harreman kualifikatuen sare bat eratzea» da asmoa. Erakunde biek arnasa luzeko eta kalitatezko informazioaren alde lan egiten dute, batak aktualitatea era kritikoan interpretatuz eta, besteak, berriz, euskal gizartearen beharretatik sortutako proiektu estrategikoak landuz. Hortaz, batak besteari gaiak proposatzeko beta ere izango dute.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.