BERRIAlagunek onura izango duzue aurtengo errenta aitorpenean

BERRIAlagunek hobariak dituzte errenta aitorpenean BERRIAren alde egindako ekarpenagatik.

Berria ordenadorean 9173 2
BERRIA babesteak onurak dakartza.
Berria
2023ko apirilaren 4a
09:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Martxan da 2022ko ekitaldiko errenta aitorpen kanpaina, eta gogorarazi nahi dizuegu BERRIAlagunek hobaria izango duzuela zuen ekarpenagatik.

Ogasun kenkariak, lurraldeka:

• Bizkaian eta Gipuzkoan: %30
• Nafarroan: %80, lehenengo 150 €-tan; hortik gorakoek, %40.
• Araban: %20


BERRIAlagun harpidetzek, BERRIAlagun iragarleek eta Ipar Euskal Herriko BERRIAlagun ekarpenek ez dute onurarik izango. Onura hori fundazioari egindako BERRIAlagun ekarpenei aplikatuko zaie, lurralde ogasunek erabakitako portzentajeetan. Edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan laguna@berria.eus helbidean edo 943-30 43 45 telefono zenbakian. 

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.