Hezten-ek ere eskua luzatu dio BERRIAri

Beste 3.000 BERRIAlagun lortzeko erronkan bidelagun izango da elkartea.

(ID_15013693) (Andoni Canellada/@FOKU) 2025-05-29, Andoain. Hezten eta BERRIA akordioa
2025eko ekainaren 6a
09:50
Entzun 00:00:0000:00:00

Aisialdi hezitzaile eta euskaltzalea bultzatzea du xede Hezten-ek; zenbait dinamika eta proiektu martxan jarriak ditu horretarako, eta BERRIA ere alea jartzen saiatzen da arlo horretan, besteak beste Mantangorri gehigarria baliatuta. 

Bi erakundeak transmisioarekin eta hezkuntzarekin kezkatuta eta konprometituta daudenez gero, indarrak batzea erabaki dute, eta Hezten-ek bat egingo du BERRIAk abiarazi berri duen Eskutik eskura BERRIA kanpainarekin. Izan ere, aurrerantzean ere euskal kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiteko, beste 3.000 BERRIAlagun behar ditu BERRIAk urtea amaitzerako, eta erronka horretan behar-beharrezkoa du zenbait eragile bidelagun izatea.

Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.