BERRIA egunkariak, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, Komunikazioko GRALen II. Berria Sariketa antolatu du, eta Aitor Garmendia Etxeberria izan da irabazlea, Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural bateanerreportaje sakonari esker. Simon Peñak, Ainhoa Fernandez Arroiabek, Amagoia Mujikak, Eider Goenagak eta Ainara Lasak osatu dute epaimahaia, eta alderdi hauek baloratu dituzte: erreportajearen sakontasuna eta sendotasuna, errealitateari ertz ezberdinetatik heltzeko ahalegina, lan grafiko originalaren aniztasuna eta ugaritasuna, eta hizkuntzaren egokitasuna eta zuzentasuna. Ekainaren 22an egingo da saria emateko ekitaldia, Bilboko Elkarte Filarmonikoan.
Komunikazioko GRALen BERRIA Sariak badu irabazlea
Aitor Garmendia Etxeberria izan da EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako gradu amaierako lanen II. Berria sariaren irabazlea.
