Mondragon Unibertsitatearen Huhezi fakultatearen XIX. Huhezinema jaialdian, aurkeztutako lanen artean emakumeen presentzia hobekien islatzen duen lana saritu du BERRIAk: Maren Zubeldia eta Silvia Gugliemottiren Ultramarino film laburra. Emakume zuzendari batek egin duen edo emakumeen rola eta berdintasuna ardatz dituen euskarazko labur bat saritu nahi izan du egunkariak.
Euskal kultura eta hizkuntza sustatu nahi izan ditu BERRIAk sariaren bidez, baita feminismoarekin eta ingurunearen zaintzarekin loturiko balioak plazaratu ere. Saridunek 350 euro eta sei hilabeteko harpidetza eskuratu dituzte, baita BERRIAren produktuen sorta bat jaso ere.



