Publizitatean berdintasunaren tratamenduaren lanketa martxan BERRIAn

2023ko martxotik uztailera hiru saio egingo dira publizitatearen tratamendu ez-sexista lantzeko.

1000x574 betaurrekoak 2
Publizitatea betaurreko moreekin begiratzeko lanketa egin da.
Berria
2023ko uztailaren 21a
08:00
Entzun 00:00:0000:00:00

BERRIAren berdintasun planean jaso bezala, 2023an publizitate sailean bereizkeria ekiditeko eta berdintasuna bermatzeko lanketa egitea aurreikusia genuen. Hori aurrera eramateko, 2023ko martxotik uztailera bitarte hiru saio egin ditugu, eta publizitate saileko arduradunak, komertzialek, diseinatzaileek eta administrariek hartu dute parte.

Saio horietan gure praktikez aritu gara, eta erreferentziatzat ditugun bi dekalogo landu genituen: Emakunderen BEGIRA txostena eta BERRIAren estilo liburuko tratamendu ez-sexistarako atala. 
Horietatik abiatuz, dokumentu berri bat sortu dugu, eta BERRIAk publizitate alorrean hartzen dituen konpromisoak berretsi. Idatzi hori publizitate tarifen taulan gehitu dugu, hiru hizkuntzatan. Horrez gain, gure bezero diren iragarle eta agentziei gutun bat bidaliko diegu horren berri emanez, eta berdintasunaren bide honetan elkarrekin aritzeko konpromisoa eskatuz.

Azkenik, iragarki desegokiak detektatzen ditugunerako jokabide protokolo bat zehaztu dugu.  

Gaiak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.