Gatazkaren konponbidean aurrera egiteko ezinbestekoa da salbuespenezko espetxe politika gainditzea. Horretarako urratsak ematen ari dira, baina oztopoak ere badaude, eta oraindik ere bidea egin beharra dago. Konponbidean aurrera egiteko falta diren urratsez eta erronkez hitz egingo dute Inaxio Oiarzabal eta Patricia Velez Sare eta Etxerateko bozeramaileek Ion Telleria kazetariarekin.