Non eta nork hartzen ditu erabakiak? Eta nola erabakitzen du? Bestelako gobernantza eredu bat posible da, baldin eta behetik gora eraikitzen badugu. Tarana Karim Giza Eskubideen defendatzaile aktibistak, Amets Martinez de Heredia Lumagorri taldeko kideak, Jule Goikoetxea politologo feministak eta Manu Martinez Ernaiko kideak gobernantza eredu berriez eztabaidatuko dute ‘Hamaika gara’ eta BERRIAk elkarlanean antolatutako solasaldi zikloaren emankizun berri honetan.