Zer eragin dauka burujabetza gabeziak hizkuntzaren normalizazioan? Euskararen ikuspuntutik, zertarako behar dugu burujabetza? Zer ekarpen egin diezaioke euskalgintzak burujabetza prozesuari? Udal mailako, zuzenbideko eta kulturgintzako ikuspuntuetatik aztertu dute gai hori Hamaika Gara-k eta BERRIAk antolatutako solasaldian: Hizkuntza eta politika, normalizazioa helburu jarri diote izena.Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Miren Segurola Uemako koordinatzaileak, Garbiñe Ubeda Euskal Idazleen Elkarteko lehendakariak eta Eneritz Zabaleta zuzenbidean doktoreak hartu dute parte, eta Ane Zuazubiskar kazetaria izan da moderatzailea.