Espagetiak Bolognako erara, Idiazabalgo gaztarekin

Italiako errezeta ezagunari Idiazabal gaztaren ukitua eman dio Iker Markinezek.

ESPAGETIAK BOLOGNAKO ERARA
Iker Markinez.
2024ko urtarrilaren 19a
05:05
Entzun

Italiako errezeta klasiko bat da espagetiak Bolognako saltsarekin prestatzea. Oraingoan, Idiazabalgo gaztaren laguntza izango dute.

Osagaiak:

Espagetiak, 400 gramo.

Haragi xehatua, 200 gramo.

Azenario bat.

Tipula bat.

Kuia txiki bat.

Hiru baratxuri ale.

Tomate saltsa, litro erdia.

Cherry tomateak, hamar.

Oliba olioa.

Gatza.

Idiazabalgo gazta.

Piperbeltz beltza.

1. urratsa

Bolognako saltsa prestatu behar da: barazki guztiak karratu txikietan moztu, eta lapiko batean ipini oliba-olio txorrotada batekin, gatzarekin eta piperbeltzarekin. Tapa bat ipini, eta erregosi su ertainean hogei minutuz. Ondoren, tapa kendu, eta beste hogei minutuz erregosi, intentsitate berean.

2. urratsa

Cherry tomateak erditik moztu, eta barazkiei gehitu. Hiru edo lau minutuz bertan eduki, eta tomate saltsa gehitu. Sua moteldu, eta beste hogei bat minutuz eduki. Oso garrantzitsua da saltsa denbora luzez ongi kozinatzea, zapore guztiak ongi elkartu daitezen. Hori da Bolognako saltsaren sekretua.

3. urratsa

Espagetiak egosi. Lapiko bat urez bete, gatza bota, eta irakiten jarri. Oliorik ez da behar. Ura irakiten hasten denean, espagetiak bota, eta produktuak adierazten duen bezain luze egosi. Atera, eta, ur hotzetatik pasatu gabe, barazkien lapikora bota, egosteko erabilitako saldaren baso erdi batekin. Espagetiak iragazi, eta ur soberakina ondo kendu.

4. urratsa

Pasta plateraren erdian kokatu. Bota pare bat kazokada saltsa. Idiazabalgo gaztaren xafla finak zabaldu gainean. Patatak zuritzeko erabiltzen den gailuarekin egin daitezke xafla fin horiek. Nahiago duenak Idiazabalgo gazta birrindua ere erabil dezake. Belar aromatikoak, oreganoa edo albahaka, gehitzea ere bada beste aukera bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.