HILA DUTE

Iharra

Telesforo Monzonen Iharra kantua, Herriaren borroka diskoan, Jonan Arangurenen memorian. ZALDI ERO.
2023ko irailaren 19a
00:00
Entzun
...Lesakatik heldu dira
Sararat hiru mutil
sasietan izkutatuz
bidexka bati jarrai.
Zibilek tiro eman dute!
Tiro eman dute?
Tiro eman dute, eta jo dute!
Zauritu dute?
Bai! Hila dute bere zizpa
[zaharrekin!
Zergatik tiro eman zuten
eta lau bala sartu?
Zilarrezko errekaƱo bat
nahi baitzuen pasatu.
Lesakatik heldu dira
Sararat, hiru mutil
Sasietan izkutatuz
bidezka bati jarrai.

Euskadi barneko muga
odola eta sua...
Belauniko entzun dezagun
sasi horien mintzoa!

Euskadi barneko muga
odola eta sua...
Bihar ikusi nahi zaitut
Euskal Herri batua!

(Iharra, Telesforo Monzon)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.