Krepeak sagarrez beteak

JUAN CARLOS RUIZ  / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Sei arrautza,

irina, 200 g; gurina, 75g

azukrea, 50g; litro erdi esne

sagarrak(3, golden)

Karamelizatzeko:azukrea (4 koil.), gurina (1 koil.).



Lehenik, ontzi batean ondorengo osagaiak nahastuko ditugu: arrautzak osorik, 50 gramo azukre eta 200 gramo irin, eta dena ongi irabiatu. Ondoren, esnea gehitu eta nahastu. Tamaina ertaineko zartagin batera 75 gramo gurin bota, eta urtzean aurreko ontzira nahastu. Ondoren, zartagin bera berotzen jarri, eta beroa dagoenean bertara kazokada bat krep masa bota, eta zartagia alde batetik bestera suabe-suabe mugituz, masa zartagin guztian zabaldu. Segundo batzuen ondoren, buelta eman, eta segidan plater batera atera. Gainontzeko masarekin gauza bera egin.

Orain, krepeak betetzeko sagarrak prestatuko ditugu. Horretarako, sagarrak zuritu, bihotza kendu eta lauki txikitan ebaki. Zartagin bat berotzen jarri, eta koilarakada bat gurin bota, eta segidan sagar puxketak gehitu. Hiru minutu pasatu ondoren, lau koilarakada azukre gehitu, sua edo beroa bizitu, eta beste 3 edo 4 minutuz eduki bertan. Sagar zatiak karamelizatu arte eduki sutan. Ondoren, sutatik erretiratu.

Krepeak betetzeko, sartu koilarakada sagar karamelizatu krep bakoitzaren erdian eta tolestu.

Orain marrubi garaia denez, marrubiak erabil ditzakegu saltsa goxo bat egin eta krepeak gainetik bustitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.