Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

22 lagun ospitalera eraman behar izan dituzte, eta haietako bat oso larri dago. Sua itzali dute.

Sua piztu den etxebizitza, Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE
Sua piztu den etxebizitza, Bilbon. MIGUEL TOÑA / EFE
jon ordonez garmendia
2026ko azaroaren 13a
07:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bart gauean sute bat izan da Bilboko Uribarri auzoko etxe batean, eta berrogei lagun artatu behar izan dituzte. Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Izaro Mendia kalean dagoen eraikin batean piztu da sua, eta hainbat bizilaguni lagundu behar izan diete ateratzeko.

22 pertsona ospitalera eraman dituzte, eta haietako bat larri dago. Suhiltzaile bat ere artatu dute ospitalean, eta bi ertzain, kale berean. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea bertaratu da goizean, sostengua adieraztera.

Sua itzalita dago. Gauerdian piztu da, 00:20an, Izaro Mendia kaleko 7. zenbakiko etxe batean. Ezkaratz horretako bizilagunek ez ezik, ondoko beste bi eraikinetako beste batzuek ere etxea utzi behar izan dute. Bost suhiltzaile talde joan dira sua itzaltzera, eta hainbat anbulantzia ere bai. Gaur goizeko 04:00ak paseak ziren sua itzaltzea lortu dutenean.

Artatu dituzten bizilagun gehienak kea arnasteagatik eraman dituzte ospitalera; zehazki, Basurtuko, Gurutzetako, San Eloyko eta Galdakaoko erietxeetara.

Gainerakoak tokian bertan artatu dituzte, horien artean bi ertzain, kea arnasteagatik kaltetuak, bizilagunei etxetik ateratzen laguntzen ari zirela, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA