Bilbon 40 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean piztu den sua dela eta

22 lagun ospitalera eraman behar izan dituzte, horietako bat, larri. Sua itzali dute.

jon ordonez garmendia
2026ko azaroaren 13a
07:13
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bart gauean sute bat izan da Bilboko Uribarri auzoko etxe batean, eta 40 lagun artatu behar izan dituzte. Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Izaro mendia kalean dagoen eraikin batean piztu da sua, eta hainbat bizilagun ateratzen lagundu behar izan dituzte. 22 pertsona ospitalera eraman dituzte, eta horietako bat larri dago. Suhiltzaile bat ere artatu dute ospitalean, eta bi ertzain, Izaro mendia kalean bertan.

Sua itzalita dago. Gauerdian piztu da, 00:20ean, Izaro mendia kaleko 7. zenbakian. Ezkaratz horretako bizilagunez gain, ondoko beste bi eraikinetako beste batzuek ere euren etxeak utzi behar izan dituzte. Bost suhiltzaile talde joan dira sua itzaltzera, eta horiez gain, hainbat anbulantzia ere bai. Artatu dituzten bizilagun gehienak kea arnasteagatik eraman dituzte ospitalera; zehazki, Basurtuko, Gurutzetako eta San Eloy erietxetara.

(informazio gehiago, berehala)

Gaiak
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA