56 urteko gizon bat hil zen atzo Zallan (Bizkaia), tren batek harrapatuta. Istripua 18:30ean gertatu zen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera.
Gizona bere bi txakurrekin paseatzen ari zen kalean. Txakur batek alde egin zion, eta, haren atzetik korrika ari zela, tren batek harrapatu egin zuen trenbide pasagune batean.
Pasagune hark ez du ez segurtasun hesirik eta ez argi abisurik, baina bi hesi txiki daude, eta sigi-saga pasatu behar da. Zallan 34 trenbide pasabide daude, eta hainbat pertsona hil dira herrian trenak harrapatuta: iaz furgoneta gidari bat, eta 2022an emakume bat.
Â