Gizon bat hil da Zallan, trenbide pasagune batean trenak harrapatuta

Txakur batek alde egin zion gizonari, eta haren atzetik korrika ari zela harrapatu zuen trenak. Pasagune horretan ez dago segurtasun hesirik.

Iaz Zallan gertatutako tren istripua. IRATXE RODRIGUEZ / EFE
Iaz Zallan gertatutako tren istripua. IRATXE RODRIGUEZ / EFE
Julen Urrestarazu
2026ko azaroaren 3a
07:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

56 urteko gizon bat hil zen atzo Zallan (Bizkaia), tren batek harrapatuta. Istripua 18:30ean gertatu zen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera.

Gizona bere bi txakurrekin paseatzen ari zen kalean. Txakur batek alde egin zion, eta haren atzetik korrika ari zela, tren batek harrapatu egin zuen trenbide pasagune batean.

Pasagune hark ez du ez segurtasun hesirik ez argi abisurik, baina bi hesi txiki daude eta zig-zag bat egin behar da. Zallan 34 trenbide pasabide daude, eta hainbat pertsona hil dira herrian trenak harrapatuta: iaz furgoneta gidari bat, eta 2022an emakume bat.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA