Gutxienez bost edukiontziri su eman diete gaur arratsaldean, 18:30 aldera, Bilbon. San Mames inguruko Sabino Arana kalean eman diete su haietako lauri; Alde Zaharreko Erronda kalean beste bati. Horrez gain, beste zenbait edukiontzi ere lurrera bota dituzte.
Suhiltzaileak berehala bertaratu dira bi eremu horietara, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zenbait agente bidali ditu hara.Â
Â