Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

San Mamesen inguruko Sabino Arana kalean eman diete su lau edukiontziri; Alde Zaharreko Erronda kalean beste bati. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zenbait agente bidali ditu.

Edukiontzi bat sutan, Bilbon, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Edukiontzi bat sutan, Bilbon, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
maddi iztueta olano
2026ko azaroaren 14a
19:37
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete gaur arratsaldean, 18:30 aldera, Bilbon. San Mames inguruko Sabino Arana kalean eman diete su haietako lauri; Alde Zaharreko Erronda kalean beste bati. Horrez gain, beste zenbait edukiontzi ere lurrera bota dituzte.

Suhiltzaileak berehala bertaratu dira bi eremu horietara, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zenbait agente bidali ditu hara. 

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA