Langile bat hil da Amoroton, zuhaitz batekin kolpea hartuta

Lan istripua hilaren 5ean gertatu zen, eta biharamunean hil zen behargina. ELA sindikatuaren arabera, aurten basogintzaren sektorean hil den laugarren langilea da.

mikel lizarralde
2026ko azaroaren 10a
15:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, mendia garbitzen ari zela zuhaitz batek jo zuen langile bat joan den ostegunean, Amoroton (Bizkaia), eta istripu horrek eragindako zaurien ondorioz hurrengo egunean hil zen behargina. Sindikatuak adierazi du langilea basoa garbitzeko lanetan ari zela, eta gainerako du basogintzan aurten lan istripuz zendutako laugarren pertsona dela. ELAren arabera, zuhaitzen kolpeek eragindako heriotzak ugaritu egin dira azken urteetan, eta «erraz eragotzi» ahalko lirateke, «lan prozedura zehatzak eta segurtasun distantziak» ezarriko balira.

Sindikatuaren arabera, aurten dagoeneko 47 pertsona hil dira beren lanpostuan.

Horri lotuta, ELAk patronalari eskatu dio alde batera utz dezala «absentismoaren diskurtso faltsua», eta enpresak bultza ditzala laneko arriskuen prebentzioan gehiago inbertitzera.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA