mikel lizarralde

Langile bat hil da Amoroton, zuhaitz batek kolpatuta

2026ko azaroaren 10a
15:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, mendia garbitzen ari zela zuhaitz batek kolpatu egin zuen langile bat, joan den ostegunean, Amoroton (Bizkaia), eta istripu horrek eragindako zaurien ondorioz hurrengo egunean hil zen behargina. Sindikatuak adierazi du langilea baso garbiketa lanetan ari zela, eta gainerako du basogintzako sektorean aurten lan istripuz zendutako laugarren pertsona dela. ELAren arabera, zuhaitzen kolpeek eragindako heriotzak ugaritu egin dira azken urteetan, eta «erraz saihestu» ahalko lirateke, «lan prozedura zehatzak eta segurtasun distantziak» ezarriko balira.

Sindikatuaren arabera, aurten dagoeneko 47 pertsona hil dira haien lanpostuetan.

Horri lotuta, ELAk patronalari eskatu dio «absentismoaren diskurtso faltsua» alde batera utzi eta enpresek laneko arriskuen prebentzioan egiten dituzten inbertsio
ekonomikoen hazkundea bultzatu dezala.

 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA