Eroski

Osasuna, iraunkortasuna eta pertsonen aldeko apustua

EROSKIk bere konpromisoak berritu ditu, eta eredu kooperatiboa sendotu du osasuna, ingurunea, pertsonak eta iraunkortasuna oinarritzat harturik.

Zarauzko Eroskiren saltokia
EROSKIk bere bokazioa sendotu du, hau da, lehiakortasuna, osasuna, ingurunea eta iraunkortasuna uztartzea pertsonak erdigunean jartzen dituen eredu kooperatibo batetik. MITXI
2026ko martxoaren 4a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

EROSKIk Zurekin ditugun bost konpromiso berrituak aurkeztu ditu, 2018an Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloan harturiko 10 konpromisoen eboluzio naturala direnak. 2026-2030eko esparru berri honetarako, kooperatibak gaurkotu egin du bere errepide mapa estrategikoa, eta indartu egin du bere enpresa ereduan osasuna, iraunkortasuna eta balio partekatua bateratzeko duen xedea, hori baita haren izatea, oinarri kooperatiboa duen banaketa enpresa izanik.

Konpromiso berriak bost ardatzen bueltan artikulatu ditu, funtsezkoak bere estrategian: elikadura osasungarria sustatzea; tokian-tokian aberastasuna sortzea eta elkartasuna erakustea; langileak gogobetetzea eta haien garapena sustatzea; kontsumitzaileei entzutea eta informatzea; eta ingurumen iraunkortasuna hobetzea.

EROSKIk aurreko zikloaren balantzea eginda helduko dio berriari: egiturazko aurrerapausoak eman ditu marka propioaren nutrizio soslaiaren hobekuntzan, kontsumitzailea informatzeko sistemak ezarri ditu (besteak beste, Nutri-Score), tokiko produktua eta ekodiseinua bultzatu ditu, janari gutxiago alferrik galdu du eta bere sare komertzialaren efizientzia hobetu du energiaren eta logistikaren alorretan.

«EROSKIn, kontsumitzaileen kooperatiba garen aldetik, berezkotzat ditugu konpromisook. Era berean, aurrerapausoak egin ditugu gure markaren nutrizio soslaian, milaka ikasleren elikadura-heziketan, nekazaritzako elikagaien tokiko ehunean eta gure jarduerak ingurumenean duen eraginean. Aurrerapauso horiek eredu bat erakusten dute, zeinetan uztartu egiten baitira, osasuna, iraunkortasuna eta lehiakortasuna, negozioaren kudeaketa arruntean. Begia 2030ean jarrita, areagotu egin zaigu gizarte osasungarriagoa, informatuagoa eta iraunkorragoa sustatzeko dugun bokazioa», adierazi du Alejandro Martinez Berriotxoak, EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendari eta EROSKI Fundazioaren zuzendari nagusiak.

Konpromisoa sendotzen duten emaitzak

Arduratsua izango bada elikadurak, osasungarria eta orekatua ez ezik, iraunkorra ere izan behar du. Gaur egun, nutrizio arloko piramidearekin daude lerrokatuta EROSKIko jan-edanen salmenten %78, eta ehunekoa gorantz doa urtez urte. Emaitza horrek erakusten du nolako lan saiatua egin den produktuen osaera hobetzeko, erreferentziak birformulatzeko eta informazio argi eta gardenaren alde apustu egiteko, horrela errazagoa baita erosketa osasungarriagoa egitea.

Joan den ikasturtean, 213.000 ikaslek hartu zuten parte haurren gizentasunari aurrea hartzeko EROSKI Fundazioak sustatutako heziketa programetan. Era berean, ehunka milaka kontsumitzailek urtero aprobetxatzen dituzte ohitura osasungarriei loturiko informazio eduki, gomendio eta sustapen abantailak, EROSKI Cluben bitartez.

Ingurumenaren atalean, EROSKIk aurrerapauso estrukturala eman du, bere jarduerak eta produktuek sortzen duten inpaktua txikiagoa izan dadin. 2050erako klima neutraltasuna lortzeko helburuarekin lerrokatuta, errepide mapan jaso ditu honako alderdi hauek: dendetako eta plataforma logistikoetako energia eraginkortasuna hobetzea, prozesuak optimizatzea eta jardueraren deskarbonizazio progresiboa egitea. Errepide mapa hori 2025ean indartu zen, hirugarren Lean & Green Izarra eskuratu baitzuen, 2015ean logistika emisioak %35 murriztu zituela egiaztatu zutenetik.

Horretaz gainera, aipatzekoak dira ontzien ekodiseinuari emandako bultzada eta marka propioaren birziklagarritasunean izandako hobekuntza: diseinua berritu zaie 600 erreferentziari baino gehiagori 2020tik hona, palma gantza kendu da marka propiotik eta ziurtagiriak lortu dira, jatorri iraunkorra eta animaliaren ongizatea bermatzen direla erakusteko.

Ekonomia zirkularraren arloan, kooperatibak jarraitzen du prebentzioa indartzen eta janari gaindikinak dohaintzan ematen; 2025eko lehen seihilekoan, esaterako, 10.700 tona janari alferrik ez galtzea lortu da, 43 milioi otorduren parekoa.

Ingurunearen garapen sozial eta ekonomikoa ere funtsezko alderdia da hartuak dituen konpromisoetan. EROSKIk tokian tokiko produktu eskaintza zabala bultzatzen du, batik bat enpresa txiki eta ertainetan, eta familia ekoizleei lagun egiten die, euren prozesuen efizientzia eta iraunkortasuna gero eta hobeak izan daitezen. 2025ean, 394 enpresa sartu ziren Hornitzaileei Lagun Egiteko Programan: formakuntzarako 4.500 ordu baino gehiago jaso zituzten iraunkortasunaren arloan, nekazaritzako elikagaien ehunaren lehiakortasuna indartzeko xedearekin.

Gizarte eragile izateko ardura duenez gero, elkartasunaren alderdiak egiturazkoa izaten jarraitzen du eredu kooperatiboan. 2025ean, Elkartasun Planak 25 milioi euro baino gehiago bideratu zituen xede sozialetara, eta 280.000 lagunek baino gehiagok jaso zuten horren onura 332 erakunderen bitartez. Hala, enpresaren emaitzen zati bat gizartera itzuli zen EROSKI Fundazioaren bitartez.

Hala berean, EROSKI elkarrizketa etengabean da kontsumitzaileekin, haien beharrak zein diren jakiteko eta dendan eta harremanetarako kanaletan zerbitzu hobea emateko. Joan den urtean, 475.000 kontsulta ingururi erantzun die, eta %90 baino gehiago ebatzita gelditu ziren; horrek erakusten du sektorean erreferentea dela informazioaren eta bezero arretaren arloan.

Zurekin ditugun 5 konpromisoak berrituta, EROSKIk bere bokazioa sendotu du, hau da, lehiakortasuna, osasuna, ingurunea eta iraunkortasuna uztartzea pertsonak erdigunean jartzen dituen eredu kooperatibo batetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.