Elduaien Hizkuntza Eskola

Zure hizkuntza nahieran: behar duzun erritmoan eta neurrian

Gure hizkuntzek ez dute mugarik, eta gure irakasteko moduak ere ez. Urteetako esperientziarekin eta gertutasunari eutsiz, Elduaien Hizkuntza Eskolak ateak ireki ditu 2026-2027ko ikasturterako.

Elduaien Hizkuntza Eskola
Elduaien Hizkuntza Eskolaren Andoaingo egoitza, Zumea plazan. ELDUAIEN
2026ko irailaren 18a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Aurten ere, ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako eskaintza integrala dakar Elduaien Hizkuntza Eskolak, adin eta helburu guztietarako.

Hizkuntzak, norberaren neurrira

Aukeratu nahi duzun hizkuntza eta eman tonua, erritmoa zein ukitua zure ikaskuntzari. Elduaienen ikasle bakoitza berezia da; ikastaroak ahalik eta malgutasun gehienarekin diseinatzen dira, bakoitzaren erritmora egokitzeko.

Azterketa ofizialen prestakuntza

Ikasi gurekin eta eskuratu behar duzun titulua. Esperientzia handiko irakasle adituren laguntzarekin, maila bakoitzeko azterketa ofizialak prestatzeko saio espezifikoak ere eskaintzen dira.

Errefortzu saioak

Eskolako ikasgaietako errefortzua. Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza nahiz Batxilergoko ikasleentzat, ikasturtean zehar sor daitezkeen zailtasun akademikoak gainditzeko eta konfiantza irabazteko laguntza-saio pertsonalizatuak.

Enpresentzako eta eskolaz kanpoko zerbitzuak

Hizkuntzak bizi eta erabili. Enpresetan hizkuntza-gaitasunak indartzeko prestakuntza malgu eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, lan-munduko beharretara egokituta. Era berean, ikastetxeetako eskolaz kanpoko programen bidez, haurrek eta gazteek hizkuntzak modu atsegin, aktibo eta naturalean ikasteko aukera dute.

Hezkuntzako oposizioetarako prestakuntza

Urrats bat aurrera. Ikasturte honetako berrikuntza garrantzitsu gisa, irakasle izateko bidean daudenek hezkuntzako oposizioak prestatzeko ikastaroa izango dute eskura gure eskolan. Hizkuntzen langa gaindituz, 2027ko irailean egingo diren oposizioetarako prestakuntza trinkoa da aurtengo Elduaienen erronka berezia.

Gramatika eta hiztegia hizkuntza bat ikasteko oinarria diren arren, hizkuntza bat ikastea hori baino askoz gehiago da; zure munduari beste leiho bat irekitzea da. Adin eta amets guztiei harrera egiteko prest, Elduaien Hizkuntza Eskolan zuri laguntzeko gaude. Zure neurrira, zure erritmora. Eman kolorea eta tonua zure etorkizunari! Kontsultatu eskaintza osoa elduaien.com atarian edo hurbildu gertuen dagoen eskolara.

Interesko datuak eta harremanetarako:

Webgunea: www.elduaien.com.

Telefonoa: 943-67 47 33.

Eskolak:
-Andoain.
-Beasain.
-Donostia.
-Irun.
-Lasarte.
-Tolosa.
-Villabona.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA