37 urteko langile bat hil da Larrabetzuko Euskopan enpresan

Jakiak banatzen aritzen zen, eta, UGTk jakinarazi duenez, istripu traumatikoa izan du. Ikerketa sakona eskatu du sindikatuak.

lan ezbeharra izan den tokia. GOOGLE MAPS
lan ezbeharra izan den tokia. GOOGLE MAPS
2026ko azaroaren 3a
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

37 urteko langile bat hil da gaur goizean Larrabetzuko (Bizkaia) Euskopan enpresan. UGT sindikatuak azaldu duenez, langilea «istripu traumatiko baten ondorioz» hil da, lanean ari zela. Jakien banaketan aritzen zen, aldi baterako laneko enpresa batentzat.

Sindikatuak gertatutakoari buruzko ikerketa sakon bat egiteko eskatu die Osalani eta Lan Ikuskaritzari; besteak beste, enpresak lan arriskuen ebaluazioan jasotako segurtasun neurri guztiak betetzen ote zituen, aldi baterako langileei dagozkienak barne.

Istripua goizean izan da. Larrialdi zerbitzuek 07:52an jaso dute abisua. Osasun langileak bertaratu dira, baina langilea han bertan hil da.

UGTren zenbaketaren arabera, aurten gutxienez 28 pertsona hil dira lanean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 2026a amaitzeko bi hilabete falta diren honetan, 2025eko kopurua gainditu du dagoeneko. «Kopuru jasanezina da, eta ezin dugu onartu eta sozialki normalizatu; norbait bere etxetik lanera ateratzea eta inoiz ez itzultzea», salatu du sindikatuak.

Euskal Herrian, guztira, 38 behargin hil dira aurten, ELAren arabera. LABek 63 zenbatu ditu, euskal enpresentzat kanpoan hildakoak barne.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA