Irudia. Gasteiz
Arzaren kudeaketa, aho batez onetsia
UGT Euskadi batzar orokorra egiten ari da egunotan, Gasteizko Europa biltzar jauregian, Respuestas. Erantzunak. goiburua oinarri hartuta. Gaur egingo dute idazkari nagusiaren aukeraketa, eta, okerrik ezean, Raul Arza hautatuko dute berriz, atzo aho batez haren kudeaketa babestu ostean. Horiek horrela, hirugarren agintaldia izango luke Arzak sindikatuaren arduradun nagusi gisa. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan laugarren sindikatua da, 30.000 langile inguru ordezkatzen ditu, eta 1.700 ordezkari pasa ditu egun.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu