Auto elektrikoentzako Moves programak 29 milioi eman ditu

8.126 eskaera jaso ditu EEE Energiaren Euskal Erakundeak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Laguntzak eskatzeko epea zabalik da aurtengo abendura arte

Auto elektrikoak saltzen dituzten hainbat kontzesionario. LUIS TEJIDO / EFE
Irune Lasa.
2023ko irailaren 8a
16:06
Entzun 00:00:0000:00:00

2021. urteko irailean zabaldu zen Moves III programa, motor elektrikoko ibilgailuen erosketa laguntzeko eta bultzatzeko, eta aurtengo abendura arte dago zabalik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen ditu eskaerak, eta dagoeneko 8.126 eskaera jaso ditu eta horien %93 ebatzi dira.

Ibilgailuetan, entxufa daitezkeen auto elektrikoen erosketa eta erregai pilakoena laguntzen ditu Moves IIIak. Orain artean, EEEk ibilgailuetarako 4.566 laguntza eskaera jaso ditu, eta guztira 16,3 milioi euroren kopuruak eman. Kargatze puntuen ezarpenera joan dira beste diruak, 3.560 eskaera izan dira, eta 12,6 milioi banatu.

Eskatzaileak jaso dezakeen laguntza aldatu egiten da partikularren edo enpresen kasuan, eta txatar bihurtzea nahitaezkoa ez den arren, laguntza handiagoa jasotzen du. Adibidez, partikular edo autonomo batek 4.500  euroko ko laguntza jaso ahal izango du ibilgailu elektriko bat erosteagatik, eta 7.000 €-raino handituko da ibilgailu zaharra txatarrerako erabiltzen badu. Enpresek laguntza desberdinak dituzte tamainaren arabera, eta txatar bihurtuz gero ere handituko da. Gainera, 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi diren edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat ezarritako zenbatekoen %10 gehitzea (hau da, 7.700 euroraino) aurreikusten du MOVES III-k.

Laguntza jaso dezaketen ibilgailuak ibilgailu elektriko entxufagarrien eta erregai-pilen kategorietakoak dira. Horien artean, autoak (M1), furgoneta arinak (N1), kuadriziklo arinak (L6e) eta ibilgailu astunak (L7e), eta 3 kW-eko edo hortik gorako potentzia duten motor elektrikoak. Bederatzi hilabete arteko antzinatasuna duten frogatzeko ibilgailu elektrikoak ere diruz laguntzen dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.