CAFek 200 milioi euroko kontratu bat egin du Taiwanen

Urbos modeloko 23 tranbia egingo ditu Taipei Berrirako.

CAFen tranbia bat, Taiwango Kaohsiung hirian. CAF
CAFen tranbia bat, Taiwango Kaohsiung hirian. CAF
jokin sagarzazu
2025eko ekainaren 9a
10:55
Entzun 00:00:0000:00:00

CAFek Taipei Berria hirian zerbitzua emango duten 23 tranbia egingo ditu Malaysiako Gamuda Berhardentzat. Enpresa hori eraikitzen ari da Taipei Berriko tranbia. Kontratuak, tranbiaz gain, ordezko piezak, gordailu ekipoak eta gidatze simulagailu bat jasotzen ditu.

Taipei Berria Taiwango udalerririk handiena da, eta 4 milioi biztanle inguru ditu. CAFen unitateak tranbia sare berriko lehen linean arituko dira, Xizhi-Donghu (Xidong). Urbos modelokoak izango dira, eta bakoitzak bederatzi bagoi izango ditu, 55 metro ingurukoak. Tranbia bakoitzak gehienez 615 bidaiari garraiatuko ditu.

Beasaingo (Gipuzkoa) tren ekoizleak Taiwanen duen bigarren proiektua da. Lehena Kaohsiung hirian abiatu zuen, herrialdeko hegoaldean. Katenariarik behar ez duen munduko lehen tranbia linea eraiki du han, 8,6 kilometrokoa, eta han aritzen diren tranbiak ere harenak dira. Teknologia horri esker, geltokietan dauden bitartean jasotzen dute karga.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.