SOSLAIA. Isabel Busto

Confebaskeko lehen buruzagi emakumea

ADEGI.
Iker Aranburu.
2022ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Osasunak behartutako aldaketa bat egin du Confebaskek. Gaixo baimena hartu du 2019az geroztik lehendakari denak, Eduardo Zubiaurrek (Eibar, Gipuzkoa, 1962), eta haren lekukoa orain arteko lehendakariordeak hartu du, Isabel Bustok. Bata zein bestea Adegiko ordezkariak dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako patronalaren buruzagitzan. Busto Confebaskeko hiru lehendakariordeetako bat da, eta hura hautatu dute Gipuzkoako patronalaren txanda delako Confebaskeko buruzagitzan, 2023ko uztailera arte. Zubiaurreren gaixotasuna luzatuko balitz, bi aukera izango lituzke Confebaskek: Bustoren agintaldia luzatzea edo Cebek Bizkaiko patronaleko ordezkari bat izendatzea, hurrena haien txanda baita.

Confebaskeko buruzagitza betetzen duen lehen emakumea izango da Busto. 1983an sortu zenetik orain arte, zortzi gizonezko izan dira lehendakari: Jose Maria Vizcaino, Baltasar Errazti, Roman Knorr, Miguel Lazpiur, Miguel Angel Lujua, Roberto LarraƱaga eta Eduardo Zubiarre.

Bustok Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen EHUn, MBA Executive titulua lortu zuen Deustun, eta doktorea da Enpresa Lehiakortasunean. Gaur egun, Zucchetti Spain software enpresako zuzendariordea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.