Sheila Fernandez. Berri Otxoak

«Gero eta jende gehiago utzi nahi dute laguntzatik kanpo»

ARITZ LOIOLA / FOKU.
inaut matauko rada
Barakaldo
2023ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Azken asteetan gero eta jende gehiago ari da hurbiltzen Berri Otxoak elkartearen Barakaldoko (Bizkaia) egoitzara. Sheila Fernandezen (Barakaldo, 1990) arabera, gero eta gehiago dira baimen judizialik gabe Ertzaintzak DSBEaren hartzaileen etxeetan egiten dituen ikuskapenak, eta kasuen biktimek laguntza bila jotzen dute Berri Otxoak-eko kideengana.

Ikusi gehiago:Pobrezia jopuntuan

Zer ari da gertatzen azkenaldian?

DSBEaren eskatzaileen eta hartzaileen etxeetan sartzen ari da Ertzaintza, bizikidetza unitatea erreala den egiaztatzeko. Gainera, bortxaz ari dira sartzen, laguntza kenduko dietela esanez.

Etxeak miatzean haien balorazioak egiten dituzte, eta laguntzak kentzen ari dira haien balorazio pertsonala oinarri hartuta, bizikidetza unitatea ezberdina dela argudiatuz.

Gero eta arreta gehiago ari zarete ematen?

Urtearen hasieratik hona ikusi dugu gero eta gehiago ari direla gertatzen halako kasuak. Lehen, Poliziaren laguntzaz joaten ziren Lanbideko langileak hartzaileen etxeetara, baina soilik iruzur susmoa zutenetara. Orain, baina, orokortu egin da, eta abisurik gabe ari dira joaten goizeko ordu txikietan edo gauerdian. Uste dugu gero eta jende gehiago utzi nahi dutela laguntzatik kanpo.

Jendea autoestimu gutxirekin etortzen da Lanbideren tratuagatik. SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoarekin alderatuta, tratua txarra eta mespretxuzkoa da; izan ere, azken horretara landunak edo lana izan dutenak doaz, «herritar onaren estatusa» dutenak, alegia.

Zertan laguntzen diezue zuengana doazenei?

Arazo ezberdinak dituen jendea etortzen da. Okerreko ordainketekin arazoak dituztenentzat, adibidez, inprimaki bat egin dugu egoera hori eteteko.

Azken asteetan Polizia egiten ari den ikuskapenekin, kalean salaketak egiten ari gara. Bestalde, saiatzen ari gara Arartekoarekin eta alderdi politikoekin harremanetan jartzen. Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin genuen, lege berritik gaizki ikusten genituen gauzak esateko, eta uste dugu alderdi politikoetan badagoela jendea errealitatetik urrun dagoena. Egoera hauek ez dituzte ezagutzen.

Nola hartu zenituzten Elkarrekin Podemosen babesa eta EH Bilduren abstentzioa?

Tristea iruditu zaigu eta inpotentzia sortu digu ezkerreko alderdiek lege berria babesteak. Beste errealitate batean daude, eta uste dut ez direla jabetzen zer-nolako eragina izango duen legea ondo ez zehazteak.

Ikusi gehiago:Joanes Plazaola: «DSBEa miseriazko errenta sistema diziplinatzaile bat da»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.