Duela bi urte pasatxo, Green Capital Power enpresak lau haize errotaz osatutako zentral eoliko bat egiteko asmoa iragarri zuen. Bada, denbora horren ostean, enpresak ez ditu jaso beharrezko baimenak, eta uko egin dio parke eolikoa eraikitzeari. Zehazki, Aire Segurtasunaren Espainiako Agentzia izan da beharrezko baimen hori eman ez diona. Hartara, enpresak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion proiektua bertan behera uzteko, eta gaur argitaratu dute EAEko aldizkari ofizialean behin betiko ebazpena, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak onartu egin baitu enpresaren eskaria.
Ikusi gehiago
Araba eta Gipuzkoa artean nahi zituzten jarri haize errotak, Aramaio, Legutio, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga udalerrietan. Lau haize errota jarri nahi zituzten, guztira 20 megawatteko potentzia izango zutenak.