Lau haize errotako parke bat egiteko asmoa du Capital Energyk Aramaio, Legutio, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga inguruan

Gehienez 20 megawatteko potentzia izango du parkeak. Arabako Foru Aldundiak «korridore ekologiko garrantzitsutzat» jotako eremu batean egin asmo dute.

Haize errota bat, Polonian. GRZEGORZ MICHALOWSKI / EFE
Haize errota bat, Polonian. GRZEGORZ MICHALOWSKI / EFE
inaut matauko rada
2024ko maiatzaren 27a
15:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

EAEko aldizkari ofizialean gaur argitaratu dute Capital Energyk parke eoliko bat eraikitzeko egin duen baimen eskaera; lau haize errotaz osatutako parke bat egin nahi du, 20 megawattekoa, eta publiko egin du aurretiazko baimen administratiboaren eskaera; hala, konpetentziako enpresek hogei eguneko epea dute proiektua egiteko hautagai gisa aurkezteko.

Gipuzkoa eta Araba arteko mendietan egin nahi dute parkea, Legutio, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaioko udalerrien lurretan, Jarindo mendiaren inguruan. Jarindo izena bera jarri dio Capital Energyren parte den Green Capital Power enpresak parkeari. Arabako Foru Aldundiak energia berriztagarrien lurralde plan sektorialari egindako alegazioan, foru gobernuak azaltzen du Jarindo mendiaren ingurua babestu beharreko gunea dela, «korridore ekologiko garrantzitsua» delako.

Gainera, hor gertu beste haize errota batzuk egiteko baimenak ere eskatuta daude, eta eremu berean hainbeste aerosorgailu izateak «eragin larriak» izango dituela ohartarazi du foru aldundiak.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA