Jaurlaritzak ibilgailu elektrikoen salmenta sustatuko du

Guztira 5.000 euroren laguntzak emango ditu, mugikortasuna sustatzeko programaren bidez

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarriak, mugikortasuna eta energia eraginkortasunasustatzeko lau programa jarriko ditu martxan, eta horietako baten bitartez, ibilgailu elektrikoak erosteko 5.000 euroren laguntzak emango ditu. Motor elektrikoak erosten dituztenentzat 750 eurorainoko diru laguntzak izango dira; ziklomotorren erosleek, berriz, 400 euro jaso ahal izango dituzte. Mugikortasunari eskainitako programa horren bidez, bioerregaiak, gas naturala edo hidrogenoa erabiltzen dituzten ibilgailuak eskuratzeko laguntzak ere eskainiko ditu, baita bizikleten erabilera bultzatzeko ere.

Programa horretarako hiru milioi euro jarriko ditu Jaurlaritzak; lau programetan, guztira, 14,66 milioi euro erabiliko ditu. Iazko datuekin alderatuta, ia %50 igo da arlo horretan Jaurlaritzak egindako ekarpena. Xabier Garmendia Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordeak atzo aurkeztu zituen programak, Bilbon. Horien kudeaketa Energiaren Euskal esku geratuko da osorik. Energia kontsumoa aurrezteko 4,5 milioi euro jarriko ditu, udaletan eraginkortasun energetikoa sustatzeko hiru milioi euro eta energia berriztagarriak bultzatzeko 4,1 milioi euro.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA