Jaurlaritzaren aurrekontua %5 handituko da

Pedro Azpiazu. L.RICO / EFE.
2023ko urriaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Urtearen amaierarako ogasunen kutxetan zenbat diru sartuko den kalkulatu ostean, Jaurlaritzak datorren asteko gobernu bileran onartu asmo du aurrekontuen lege proiektua. Hilaren 27an bidaliko du Eusko Legebiltzarrera, tramitazio bidea has dezan. Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak aurreratu du gastua %5 inguru handituko dela. Horrek esan nahi du 15.000 milioiren bueltan izango dela.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, sailburuak aurreratu du Osakidetza indartzea izango dela «lehentasuna»; diru gehiago jarriko du Hezkuntza Sailaren esku, halaber. Jaiotze tasa handitzeko, etxebizitzak birgaitzeko eta inbertsioak sustatzeko ere dirua ipiniko du Jaurlaritzak. «Diru sarrerak bermatzeko errentak ere igoera nabarmena izango du», nabarmendu du Azpiazuk.

Eusko Jaurlaritzak uste du ekonomia gehiago haziko dela 2024an. Aurten barne produktu gordina %1,7 haziko dela kalkulatu du, eta datorren urtean, %2,1. Hazkunde «apala» izanagatik, espero du enplegua handitzeko aukera emango dutela: aurten 13.000 lanpostu sortuko direla esan du, eta heldu den urtean, beste 16.000.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.