MINBIZI MOTAK

2022ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
Lan jarduerekin harreman zuzena dutelako Osalanek gertutik aztertzen dituen minbizi motak.

Mesotelioma. Ezohiko tumorea da, baina gaixoen %80k harreman zuzena izan dute amiantorekin. Mesotelioan garatu eta pleurara eta peritoneora zabal daiteke. Kutsatu eta 20-50 urtera garatu daiteke.

Sudur eta arnasbideetako adenokartzinoma. Egur gogorrekin lan egiten dutenek dute arrisku handiena. Silizeak edo nikelak ere eragin dezake. 20-30 urtera garatu daiteke.

Gibeleko angiosarkoma. Hiruretan ezohikoena Euskal Herrian. Binilo kloruroarekin harreman zuzena izan du. Kutsatu eta 20-22 urtera garatu daiteke. Gaitz oso bortitza da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.