Nafarroak inbertsiorako erabiliko du 2024an lorturiko 271 milioi euroko superabita

Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak hitzartu dute soberakina inbertsio publikorako baliatu daitekeela aurten zein 2027an. Irango gerraren ondorioz kaltetutako sektoreentzako laguntzak ezartzea proposatuko du Nafarroak.

Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, gaur eguerdian, Nafarroako Parlamentuan. VILLAR LOPEZ / EFE
Jose Luis Arasti Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, gaur eguerdian, Nafarroako Parlamentuan. VILLAR LOPEZ / EFE
joxerra senar
2026ko martxoaren 12a
17:33
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Gobernuak beste 146 milioi euro izango ditu inbertsiorako. Iazko aurrekontuei begira, Nafarroako eta Espainiako gobernuek hitzartu zuten superabiteko 125 milioi euro inbertsio publikorako baliatzea. Alta, azkenean kopuru hori motz geratu da. 271 milioi euroko superabita itxi berri du Nafarroak, eta soberakin hori guztia inbertitzeko baliatu ahalko du aurten zein 2027an.

Hitzarmen Ekonomikoaren Koordinazio batzordean elkartu da gaur goizean telematikoki, eta akordio hori adostu dute Espainiako eta Nafarroako gobernuetako ordezkariek bertan.

Finantza Egonkortasunaren legeak gehienez %13ko zorra izatea baimentzen die autonomia erkidegoei, eta Nafarroak aise betetzen du baldintza hori: zor publikoa 2.745 milioi eurokoa da, BPGren %10,3. 

Arastiren arabera, bi aldeek adostu dute Nafarroak muga hori gainditzen ez duen bitartean soberakinak zorra gutxitzeko ez ezik beste kontu batzuetan inbertitu ditzakeela. Hala, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak zera proposatu du, Irango gerrak eragin ditzakeen kalte ekonomikoei begirako laguntzak martxan jartzea.

Dena den, hurrengo asteetan erabakiko da non inbertitu. «Gaur egin dugu akordioa, eta aztertu egin behar dugu departamentu bakoitzak zer inbertsio dauzkan gordeta bere kutxetan». 

2025eko kontu ekonomikoak ere ixteko ditu Nafarroako Gobernuak, eta litekeena da diru soberakina izatea berriz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA