Kontu ekonomikoak

Nafarroako BPGa %4,4 txikitu da urteko lehen hiruhilekoan

Martxoaren azken erdiko konfinamenduak sektore guztien gainbehera eragin du.

Volkswagen lantegia itxita, konfinamenduaren hasieran. IñIGO URIZ / FOKU
Iker Aranburu.
2020ko ekainaren 30a
11:06
Entzun

Martxoaren 15ean ezarritako konfinamenduak jaitsiera historikoa ekarri dio Nafarroako ekonomiari. BPG barne produktu gordina %4,4 txikiagoa zen martxoaren amaieran 2019ko abenduaren 31n baino. Erorikoa are handiagoa izan da Hego Euskal Herriko beste hiru lurraldeetan (-%4,7).

Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera, urte arteko tasan BPGa %3  txikitu da, apirilean aurreratutakoa baino bi hamarren gehiago. Europako Batasunean %2,6 uzkurtu da ekonomia.

Sektore guztietan egin du atzera BPGak, urte arteko tasan: nekazaritza, -%0,7; industria, - %1,7; eraikuntza. -%6,0; zerbitzuak, -%2,5.

Eskariaren arabera neurtuta, administrazio publikoak egindako gastua baizik ez da hazi (+%4,9), Osasunbideak pandemiaren zabaltzeari aurre egiteko egindako gastu ezohikoaren eskutik, neurri batean. Familien kontsumoa %3,2 txikitu da, eta %8,9, berriz, enpresen inbertsioak.

Enpleguari dagokionez, Nastatek dio urtebete lehenago baino %0,3 lanpostu gutxiago zeudela Nafarroan. Batez ere, eraikuntzan galdu dira enpleguak (%2,8).

Orain zabaldutako datuak txarrak dira, baina are okerragoak espero dira urteko bigarren hiruhilekoan, orduan izan baitira konfinamenduaren faserik luzeena eta gogorrena —apirileko lehen bi asteetan jarduera ekonomikoa ia erabat geratu zen—. Gainera, behin itxialdia amaituta, ekonomia oso erritmo motelean ari da suspertzen, industriari asko jaitsi zaizkielako eskariak, eta kontsumoa iazkoa baino nabarmen apalagoa delako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.