Nafarroako Gobernuak ez du begi onez ikusten gutxieneko soldata propioa, «lurraldeen arteko desberdintasunak» eragingo lituzkeelakoan

Nafarroako Parlamentuari bidalitako idatzian, Ekonomia Sozialeko zuzendari nagusiak argudiatu du oinarrizko legediari lotuta dagoela gutxieneko soldata, eta Espainiako Estatuarena dela hura arautzeko eskumena.

Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako eta Enpleguko kontseilaria, Nafarroako Parlamentuan. JESUS DIGES / EFE
Carmen Maeztu Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako eta Enpleguko kontseilaria, Nafarroako Parlamentuan. JESUS DIGES / EFE
joxerra senar
2026ko otsailaren 20a
14:41
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azkenean eman du iritzia. EH Bilduk eta Geroa Baik gutxieneko soldata propioari buruz aurkeztutako lege proposamenak bultzatu egin du Nafarroako Gobernua bere ikuspegia azaltzera. Nafarroako Parlamentuari bidalitako idatziaren arabera, gobernuak ez du begi onez ikusten ekinaldia, irizten baitio «lurraldeen arteko desberdintasunak» areagotuko lituzkeela. Horrek diru sarrera apaleko langileen artean duen eraginari erreparatu gabe, gobernuak dio Espainiako Estatuaren eskumena dela soldata arautzea.

Berez, Iñaki Mendioroz Eskubide Sozialen eta Enpleguaren Arloko zuzendariak sinatu du idatzia, eta EFE albiste agentziak zabaldu du haren berri. Kontuan hartu behar da Geroa Bai Nafarroako Gobernuaren parte dela, eta Nafarroako erosahalmenaren araberako gutxieneko soldata propio bat zehaztearen aldekoa dela. Aitzitik, Eskubide Sozialen Departamentua PSNren eskuetan dago, eta Carmen Maeztu kontseilariaren organigramako zuzendarietako bat da Mendioroz. 

Idatziaren arabera, estatuak arautu ohi duen oinarrizko legediaren muinaren parte da gutxieneko soldata. Gaineratzen duenez, Espainiako Konstituzioaren 149.7 artikuluan estatuaren eskumenen artean sartzen da lan arloko legedia, eta Nafarroako Foru Hobekuntzak zehazten du Nafarroaren eskuetan dagoela estatuko araudia gauzatzea.

Autogobernuari berari dagokion eztabaida alde batera utzita ere, Mendiorozek azpimarratzen du gutxieneko soldata propioa ezarriz gero balitekeela pertsonen eta enpresen mugimenduari eragitea, bai eta lurraldeen arteko lehiakortasunari ere. «Gutxieneko soldata bakarra izateak eragotzi egiten du lurraldeen arteko zuzeneko eta zeharkako bereizkeriak izatea». 

Geroa Baik prentsaurrekoa egin du goizean Iruñean, eta Uxue Barkosek adierazi du PSN «erratuta» dagoela. «Lanean jarraituko dugu, indar handiagoz, hori aldatzeko».   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.