Sabadell erosteko, Espainiako Auzitegi Gorenera jo du BBVAk

Erosketa baimendu arren, Espainiako Gobernuak eragotzi egin du hiru urtez BBVAk eta Sabadellek bat egitea.

Carlos Torres BBVAko presidentea, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
Carlos Torres BBVAko presidentea, artxiboko irudi batean. JUAN CARLOS HIDALGO / EFE
14789412 kepa
2025eko abuztuaren 14a
19:53
Entzun 00:00:00 00:00:00

Espainiako Gobernuak ezarritako baldintzek ez zituztela kikilduko jakinarazi zuten joan den ekainean BBVAko arduradunek: erabaki horri jarraituz, Espainiako Auzitegi Gorenean helegitea aurkeztu du jatorria Bilbon duen bankuak. Praktikan, Madrilek eragotzi egin du hiru urtez BBVAk eta Sabadellek bat egitea, eta epe hori bost urtera luza daiteke. Hori dela eta, BBVAk epaileengana jo du babes eske. Erabaki hori «errespetatu» egiten dutela adierazi diote Espainiako Ekonomia Ministerioko iturriek. Dena dela,  gaineratu dute «une oro araudi nazionalak agintzen duenaren arabera» jokatu dutela, horixe bera ziurtatzen baitute Estatuaren Abokatutzaren txostenek.

Ekainaren bukaeran, BBVAk Sabadell erosteko eskaintza baimendu zuen Espainiako Ministroen Kontseiluak, baina hainbat baldintza ezarri zituen: hiru urtez izaera juridiko desberdina izan beharko lukete bi bankuek, ondarea batu gabe eduki, eta, gainera, bien kudeaketak independentea izan beharko luke. Gainera, epe hori bost urtera luzatzeko arriskua egongo litzateke.

Horrekin guztiarekin, nabarmen murriztuta geratuko litzateke edo behintzat atzeratu egingo lirateke BBVAk erosketa operazioa egiteagatik espero zituen 850 milioi euroren sinergiak; espero zitekeen besteak beste enplegu erregulazioetatik etortzea diru hori.

Horri ikusirik, uztailaren 15ean aurkeztu zuen helegitea BBVAk, Auzitegi Gorenean, EFE albiste agentziak baieztatu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.