Euskararen ofizialtasuna

"Euskararen ofizialtasuna" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Ane Etxandi

2022ko abuztuak 11

Lodosa Bizirik taldeko kideak, Lodosako kaleen izenak gazteleraz eta euskaraz jarri eta gero, plaka berriei eusten.

Euskara sustatzeko hainbat egitasmo gauzatzen ari dira Estellerriko Erriberan. Berriki, kale izenak ele bitan jarri dituzte, eta, orain, Porrusalda plataforma sortu berriaren bidez, euskarazko kultur jarduerak antolatu nahi dituzte.

La Furia - Berria TB

2022ko apirilak 3

Apirilak 3 - Kantu laburpena | La Furia

 La Furia artistak Korrikaren testuinguruan BERRIArentzat sortutako abestia.

Letra: La Furia
Laguntza: Arkaitz Biain
Panderoak: Maixa Lizarribar eta Ekiñe Casado Instrumentala: Iñaki Bengoa
Grabazioa eta nahasketa: Shot Estudioa

Amonak errekan garbitzen zuen arropa
bere zerumugekin ametsetan
begirada infinituko zerua
eta gaurik gabeko egunen eskuak
Alaba bere mutil bizardunarekin
korrika txakur gris ta beltzen aurretik
Bardeak eta nuklearrak
Galdys hiltzen ari zirela
Bilobak ikastola estreinatu zuen Beterrin
Tuteran Euskara ta guzti
nere bihotzeko Erribera sehaska
Gizonik gabeko emakume zenbaitena                  
Ardo, olibondo, ezkai usain
jotak eta harrotasuna aiurri
Lur maite hau babestu beharko balitz
Ukabilak baditugu sobera                      

Herribehera Herribehera zure landen zabalera
Ortzi-muga den hartan mugatzen da

Tipi tapa tipi tapa Korrika goitik behera                    
Poliki doa euskalduntzen gure lurra                    

Eta hemen zure alabak, oztopoak gaindituz danak
Ileata ortzimuga hazi zitzaienak                    

Horma zahar arraituetan txoriak dira kantatzen
Mendetako lo geldia salatzen
Nafarroa ahizpa zaharra

Julen Aperribai

2022ko apirilak 1

Amurrioko AEK-ko irakasleek hartu zuten lekukoa lehen kilometroetan. Jende oldeak jarraitu zien.
Abiatu da 22. Korrika, Amurriotik, milaka lagunen babespean. Hitzetatik ekintzetara igarotzeko eskatu diete antolatzaileek herritarrei nahiz erakundeei, eta euskararen aldeko «uholdea» sortzeko

Ion Orzaiz

2021eko ekainak 13

PSNren eta Geroa Bairen arteko bilera bat, 2019an.
Ia bi urte igaro dira gobernuari eusten dioten taldeak euskararen arau berria negoziatzen hasi zirenetik. PSNk atzera egin eta «iruzur» egin diela salatu dute Geroa Baiko iturriek BERRIAn.

Ion Orzaiz

2021eko ekainak 13

xxxxxx.

Nafarroako Gobernuak prest du euskararen foru dekretu berriaren zirriborroa. 2017koa baino askoz murriztaileagoa izanen da. Arauak eztabaida gogorra piztu du gobernuan

Gehiago ikusi

Publizitatea