Jose Javier Zabaleta

"Jose Javier Zabaleta" bezala etiketatutako albisteen zerrenda

Julen Etxeberria

2023ko apirilak 4

Jose Javier Zabaleta eta Aitor Elordi, atzo, Eibarren, Unben.
Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketa irabazi dute. 22-13 nagusitu zaizkie Unai Lasori eta Ander Imazi, distira gutxiko final batean. Elordik lehen txapela du Lehen Mailan; Zabaletak, berriz, laugarrena.

Joxerra Senar

2023ko martxoak 31

Jose Javier Zabaleta, Aitor Elordi, Martin Alustiza, Unai Laso eta Ander Imaz, atzoko pilota aukeraketan.
Elordi eta Zabaleta, eta Laso eta Imaz pozik geratu dira igandeko finalerako hautatutako hiru pilotekin. Nafarroa Arenan pilota biziak azkar higatzen direla eta defentsa lanak zailtzen direla azaldu dute

Julen Etxeberria

2023ko martxoak 19

Unai Laso, pilota eskuinez gogor astintzen, eta Jose Javier Zabaleta lurrean, atzo, Labriten jokatutako partidan.
Lasok eta Imazek bigarren garaipena lortu dute finalerdietako ligaxkan, Elordiri eta Zabaletari nagusituta. Baikokoak gaur sailkatuko dira finalerako, Altuna III.ak eta Tolosak Peña II.ari eta Mariezkurrena II.ari irabazten badiete

Jon Eskudero

2023ko martxoak 12

Jose Javier Zabaleta, atzo, Iruñeko Labrit pilotalekuan Elordirekin batera irabazitako partidan, zabalera joandako pilotakada bati erantzuten.
Sendotasun erakustaldia emanda lortu dute binakako finalerdietako lehen puntua Elordik eta Zabaletak. Ale onak eskaini arren, opari gehiegi egin dituzte Peñak eta Mariezkurrenak

Julen Etxeberria

2023ko otsailak 5

Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, garaipena ospatzen, txapelketan jokatutako aurreko lehia batean.
Elordik eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Peñari eta Eskirozi , eta finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira. Jakak eta Arangurenek bigarren garaipena lortu dute, Peio Etxeberriari eta Rezustari gailenduta

Julen Etxeberria

2023ko urtarrilak 13

Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, ligaxkan lortutako zazpi garaipenetako bat ospatzen.
Jokin Etxanizek eta Aimar Olaizolak Aitor Elordiren eta Jose Javier Zabaletaren nagusitasuna nabarmendu dute, baina zehaztu dute beste zazpi bikoteak «oso berdinduta» daudela, eta azken jardunaldira arte «lehia estua» egongo dela.

Jon Eskudero

2022ko martxoak 20

Elezkano eta Zabaleta makurtuta, atzo, Labriten, atzean Rezusta daukatela, begira.
Elezkano-Zabaletak 22-16 irabazi dute, eta finalean sartzeko aukera dute. Altuna eta Martija finalean daude; Lasok eta Imazek hamasei tanto egin behar dituzte

Gehiago ikusi

Publizitatea