19 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urriaren 26ko Bilboko istiluetan parte hartzea egotzita

Vito Quilesek ekitaldia bertan behera utzi zuen egunean desordena publikoak egitea leporatu diote. 28 urteko beste gizon bat ikertzen ari dira.

Suhiltzaileak edukiontzi batean piztutako sutea itzaltzen Bilbon, joan den urriaren 26an. LUIS TEJIDO / EFE
Suhiltzaileak edukiontzi batean piztutako sutea itzaltzen, Bilbon, joan den urriaren 26an. LUIS TEJIDO / EFE
Julen Urrestarazu
2026ko azaroaren 17a
21:40
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du gaur arratsaldean Arrigorriagan (Bizkaia), joan den urriaren 26an Bilbon izandako istiluetan parte hartzea egotzita. Gainera, 28 urteko gizon bat ikertzen ari da arrazoi beragatik.

Egun hartan Vito Quiles eskuin muturreko asaldatzaile espainiarrak ekitaldia egin behar zuen Deustuko Unibertsitatean, eta mobilizazioak antolatu zituzten haren aurka. Quilesek ekitaldia bertan behera utzi zuen, baina istilu larriak gertatu ziren ondoren Agirre Lehendakariaren etorbidean: autoak erre zituzten eta kalte handiak eragin zituzten inguruan. Bingen Zupiria Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi zuen gutxienez hogei pertsona atxilotu zituztela egun hartan.

Atxilotuari desordena publikoaren delitua egotzi diote. Ertzainek izapideak bukatzean epailearen esku utziko dute.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA