2018an desagertu zen David Stevenin, eta haren autoa aurkitu dute Aturrin, Baionako prokuradorearen bulegoak gaur jakinarazi duenez. Ikerketaren lehen datuen arabera, gizonaren gorpua autoan zegoen oraindik.
Kasik zortzi urte pasatu dira Stevenin desagertu zenetik, 2018ko irailaren 25eko gauean; haren berririk ez zuen gehiago nehork ukan geroztik. Normandiakoa zen sortzez (Frantzia iparraldea), eta Ahurtiko uretan (Lapurdi) atzeman dute autoa. Desagertu zen egunean 29 urte zituen Steveninek.