21 urteko zigorra ezarri diote Murchanten bikotekidea hil zuen gizonari,

Adostasunez ezarri dute epaia. Bi seme-alaba adingabeen aurrean erail zuen gizonak Maria Pilar Berrio, 2021eko uztailean.

HILKETA MATXISTA MURCHANTEN
Maria Pilar Berrioren hilketa salatzeko Iruñean egindako elkarretaratzea, 2021eko uztailean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Maite Asensio Lozano.
2023ko azaroaren 16a
09:00
Entzun

Nafarroako Auzitegiak 21 urteko eta sei hilabeteko espetxe zigorra jarri dio 2021eko uztailean Murchanten bikotekidea hil zuen gizonari. Adostasunez ezarri dute epaia: gizonak hogei urteko zigorra onartu du hilketagatik, sei hilabetekoa ohiko tratu txarrengatik, beste seikoa babes neurria urratzeagatik, eta beste seikoa ausarkeriaz gidatzeagatik. Izan ere, labankadaz hil zuen Maria Pilar Berrio, haren bi seme-alaba adingabeen aurrean, errepidean autoz jarraitu eta istripua eragin ostean.

Epaiak frogatutzat jo du biktimaren eta hiltzailearen artean bikote harreman bat izan zela, eta gizonak tratu txarrak eman zizkiola. Emakumeak salaketa jarri zuen, eta gizonari urruntze agindu bat ezarri zioten, baina behin baino gehiagotan hautsi zuen; besteak beste, Berrio hil bezperan. 43 urte zituen andreak, eta Gasteizkoa zen sortzez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.