Bilbo erdiguneko bingo batean gertatu zen: bi gizon eztabaidan hasi ziren, kanpora atera zituzten, eta gizonetako batek hiru labankada eman zizkion bertzeari. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez, erasotzailea, 23 urteko gizona, atxilotu egin dute, hilketa saiakera egotzita.
Ertzaintza Bingora ailegatu zenerako, erasotzailea alde egina zegoen, eta zauritua lurrean zen. Ospitalera eraman zuten gizona, eta ustez hari erasotzeko erabilitako labana lurrean topatu zuten. Ortzegunean gertatu zen erasoa, eta Poliziak atzo gauean atxilotu zuen 23 urteko gaztea, ordura arte haren gibeletik aritu ondotik. Zauritua ospitalean dago oraindik.