4 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek 200 euroko diru laguntzak eskatu ahalko dituzte

Bihartik aurrera, baldintzak betetzen dituzten familiek laguntza ekonomikoa eskatu ahalko dute.

Guraso bat bere haurrekin, artxiboko argazki batean. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Guraso bat bere haurrekin, artxiboko argazki bat. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2026ko uztailaren 1a
15:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzak beste pauso bat eman du seme-alaben zaintzan laguntzeko bidean. Bihartik aurrera, 4 urtetik beherako seme-alabak dituzten familiek hileroko 200 euroko diru laguntza eskatu ahalko dute. Hurrengo lau urteetarako laguntzak handitzeko inbertsio ekonomikoa 85,8 milioi eurokoa izango da.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza hori jasotzeko, zenbait baldintza bete behar dituzte familiek. Besteak beste, Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan bizi eta erroldatuta egotea, haurraren bizileku berean, eta gutxienez duela urtebetetik; edo gutxienez bost urtez aurreko hamar urteen barruan. Familiek online eskatu ahal izango dituzte laguntzak, eta zalantzak argitzeko helbide elektronikoa eta telefono zenbakia ere jarri dituzte dituzte.

Gainera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Sailak familientzako gida batzuk argitaratu ditu, eskaera nola aurkeztu azaltzeko eta ohar garrantzitsuak azaltzeko. Formatu digitala sailaren webgunean egongo da eskuragarri. Paperezkoak, berriz, eskuragarri egongo dira haur eskoletan, lehen hezkuntzako ikastetxeetan, osasun zentroetako pediatria kontsultetan, ludoteketan eta zerbitzu bulegoetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA