68 urteko auto gidari bat hil da Untzuen, istripu batean

Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute N-121 errepidean, Iruñea eta Tutera artean.

Foruzaingoa, errepideko kontrol bat egiten. Artxiboko argazki bat. JESUS DIGES / EFE
Foruzaingoa, errepideko kontrol bat egiten. Artxiboko argazki bat. JESUS DIGES / EFE
aitor biain
2026ko abuztuaren 27a
19:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur arratsaldean istripu bat jazo da N-121 errepidean, Iruñea eta Tutera lotzen dituen errepidean, Nafarroan. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre jo dute, eta, ondorioz, auto gidaria hil egin da. 68 urteko gizon bat da hildakoa. Kamioian zihoazen bi lagunak arin zauritu dira.

Ezbeharra 17:45 aldera gertatu da, Untzue parean (Nafarroa). Lehen hipotesien arabera, autoaren gidariak kontrola galdu du, eta kontrako noranzkoan zetorren kamioiaren kontra jo du. Larrialdi zerbitzuak berehala joan dira istripua izan den tokira, baina ezin izan dute ezer egin.

Istripua dela eta, errepidea itxi egin behar izan dute, eta auto ilara luzeak sortu dira. Guardia Zibilak bere gain hartu du ikerketa.

Muru Artederretan, berriz, beste istripu bat gertatu da 17:30 aldera. Bi autok elkarren kontra jo dute, eta lau pertsonak zauri arinak egin dituzte.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA