900 eta 550 euroko isunak eskatu dituzte AHTaren kontrako pintaketak egin zituzten bi pertsonarentzat

Nafarroako Enpresaburuen Elkargoak bere egoitzaren aurrealdean jarritako olan bat margotu zuten.

Epaiketaren aurretik kontzentrazioa egin dute Nafarroako Probintzia Auzitegiaren aurrean. UTZITAKOA
Epaiketaren aurretik kontzentrazioa egin dute Nafarroako Probintzia Auzitegiaren aurrean. UTZITAKOA
jakes goikoetxea
2026ko irailaren 24a
14:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iazko abenduaren 2ko goizaldean pintaketa bat egin zuten CEN Nafarroako Enpresaburuen Elkargoaren egoitzan, Iruñean. Elkargoa da Nafarroako AHTaren Aldeko Plataformaren bultzatzaile nagusia, eta tren azkarraren aldeko olan bat jarria zuen bere egoitzaren aurrealdean. Olanean zihoen etorkizunera joateko maletak egiteko ordua zela, etorkizuna AHTarekin lotuz. Iazko abenduan pintaketa bat egin zuten olanean, eta AHTrik ez margotu zuten, letra handiz. Espainiako Poliziak bi pertsona atxilotu zituen maiatzean, pintaketa egitea egotzita. Bi pertsona horiek epaitu dituzte gaur, Nafarroako Probintzia Auzitegian: fiskaltzak 900 euroko isuna eskatu du batentzat, eta 550 eurokoa bestearentzat; CENek ez du kalte ordainik eskatu; eta defentsak bi akusatuak errugabetzeko eskatu du.

Pintaketa egin eta ordu gutxitara garbitu zuten olana, eta garbiketaren kostua 400 euro baino gutxiagokoa izan zen, Mugitu Mugimenduaren esanetan. «Deigarria» iruditzen zaio Espainiako Poliziak halako delitu arin baterako 220 orri baino gehiagoko ikerketa bat egitea.

Epaiketa hasi aurretik, Mugitu Mugimenduak elkarretaratze bat antolatu du auzitegiaren aurrean, auzipetuak babesteko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA