Ernaik Isuskitza mendian (Araba) zegoen gurutze frankista bat eraitsi zuen irailaren 4an, eta Abokatu Kristauak Espainiako fundazio ultrakatolikoak salaketa jarri dio Gasteizko Instantzia Auzitegian.
Monumentua 1940an eraiki zuten, 1936ko gerran hildako errekete eta soldadu frankisten omenez. Gazte antolakundeak sare sozialetan eman zuen eraisketaren berri, irailaren 4an: «Faxismoaren gorakadaren testuinguru honetan, aldarrikatu nahi izan dugu gure herrian ez dutela lekurik ez ikur frankistek, ez eta faxismoak ere». Erantsi zuten ekarpena egiten jarraituko dutela «inolako zapalkuntzarik gabeko Euskal Herri baten eraikuntzan».