Eklipsea zeresana eragiten ari da, eta trafikoan ere izango du eraginik. Eusko Jaurlaritzak debekatu egin du abuztuaren 12an, egun guztian zehar, 7.500 kilotik gorako ibilgailuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetatik ibiltzea.
Neurriak kamioiei baino ez die eragingo; izan ere, autobusek libre izango dute ibiltzea.
Nafarroan, malguagoa izango da debekua: 17:00etatik 00:00etara baino ez du iraungo, eta AP-68an gidatzeko aukera izango dute egun osoan.