Adopzioetan 44 urteren aldea muga ez izateko eskatu du gizarte batzordeak
EGABek azaldu duenez, aldundiek adopzioetan nola jardun behar duten arautzeko dekretuaren aldaketa ez da «egokia»
EGAB Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak adierazi duenez, ez da «egokia» adopzioak egiteko foru aldundiek dituzten jarraibideen aldaketa. Aldundien jardunbidea dekretu baten bidez aldatzekoa da Eusko Jaurlaritza. Eta arau orokor gisa ezarri nahi du adoptatuen eta adoptatzaileen artean 44 urteren aldea egotea gehienez ere. Gaur egun ere gehienez 44 urteren aldearen arau hori badute aldundiek, baina aldundiko teknikariek banaka aztertzen dituzte kasuak. Horrela jokatzea egokiago iruditzen zaio EGABi, eta galdera egin du: zergatik den onargarria 44 urteren baino gehiagoren aldea behar bereziak dituzten umeak adoptatu nahi dituztenentzat, eta ez gainerakoentzat.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu